Gure hezkuntza-proiektua

Babila Haurreskola gure bokaziotik eta gure grina, esperientzia eta hezkuntza ulertzeko modua erakusteko ilusiotik sortzen da.

Bidaia hau gurekin partekatzen duten familiak proiektu bateratu baten partaide sentitzea nahi dugu.

Gure filosofia

Etorkizunari begira, 0 eta 3 urte bitarteko etapa funtsezkoa bezain oinarrizkoa da ume guztien garapenean

Oinarrizko trebeziak (kognitiboak, afektiboak, sozialak eta motorrak) epe horretan nola lantzen diren eragina izango du bakoitzaren bilakaeran.

Gure filosofia horrela laburbil daiteke: PIZGARRIA+ESPLORAZIOA=IKASTEA

Babila Haurreskola, guardería junto al metro Bilbao
Guarderria centrica en Bilbao Bizkaia

Heziketa-helburuak

  • Geure ikasleak Haurreskolara pozik etor daitezen lortzea.
  • Maitatuak, zainduak eta familia giroan sentitzea.
  • Euren autonomia sustatzea esplorazio askearen eta pizgarriaren bitartez.
  • Oinarrizko trebeziak garatzea beren ingurua mugimenduaren bitartez ezagut dezaten, betiere heziketa erritmoak errespetatuz.
Nuestro equipo en Babil Haurreskola, guardería en el centro de Bilbao

Gure taldea

Gure taldea adituek osatzen dute, etengabeko prestakuntza dutenak, beren lana maite dutenak eta haurrek ikasten duten bitartean beren egunerokotasunaz gozatzea lortzen dutenak.

Konfiantzazko harremanak eraikitzen ditugu

Egunero ari gara lanean gure familiekin konfiantzazko harremanak sortzeko.

Andereño eta familien arteko komunikazioa egun guztietan ematen da, Haurreskolaren sarreran zein irteeran.

Horretaz gain, norabide-bakarreko komunikazio-kanala daukagu berri guztiak jakinarazteko.

Aulas cuna para bebe en guarderia Bilbao

Arreta goiztiar osagarria

Haurreskolak haur-psikologoen talde batekin lan egiten du, eta talde horren funtsezko zeregina zentroak egiten duen lanari arreta goiztiar osagarria ematea da.

Zerbitzuen artean irakasleei banakako arreta ematea eta ”Guraso Eskola“ egitea, familiei zuzendutako hitzaldiak haurraren garapenaren mugarriak ezagutzeko.

atención temprana complementaria al trabajo efectuado por el centro. Mediante la observación
La formación en primeros auxilios y reanimación cardiopulmonar

Kardiorespontsalak gara

Lehen sorospenetan eta bihotz biriken suspertzean trebakuntza dogu.

Gure instalazioak ezagutu

Esperimentatzeko leku garden perfektuak

Gure pedagogia ezagutu ezazu