Ohiko galderak
Zure umea Babila Haurreskolara ekarri nahi baduzu, arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu. Beharbada, bertan emango dizugu erabakirik onena hartzen lagunduko dizun informazioa. Seme-alabak haurtzaindegira ekartzea erabakitzen dutenean gurasoek maiz egiten dituzten galderak eta erantzunak aurkituko dituzu.
Maitatua eta zaindua sentituko delako, familian bezala, eta ikasten gozatuko duelako, esperimentatzen eta mugitzen den bitartean.
Haurreskola beteta dagoenean, itxaron zerrenda aurrematrikulazioaren ordenari jarraituko zaio, haur bakoitza ikastetxean zenbat orduz egon behar duen kontuan hartu gabe, eta edozein izanda ere.
Asteazken eta ostiral arratsaldeetan bisita gidatuak eta aldez aurretik zentroko arduradunekin hitzartutako banakako bisitak izango dira.
Bai, badogu horretarako prestatutako txokoa. Ala ere eskolak ez du erantzukizunik hartuko izan ditzakeen kalte edo narriadurengatik.
Eusko Jaurlaritzak ematen dituen diru-laguntzak familiaren errentaren atalase maximoaren araberakoak dira. Urtean 18.000 €-tik beherako diru-sarrerak dituzten familiei bakarrik ematen zaie.
Haurreskolatik deskontuak egiten ditugu matrikuletan bigarren umetik aurrera.
Gelako jarduerek behar bezala funtzionatzeko ezarritako sarrerak eta irteerak (7:30-9:30 eta 13:30-18:00) errespetatzen saiatu behar da. Kasu puntuala bada, ez da ezer gertatzen, baina, oro har, ordutegiak oso errespetatu beharko dira.
Haurreskola irekia eta parte-hartzailea izatea nahi dugu. Horregatik, nahi duten gurasoak animatuko ditugu gelako dinamiketan parte hartzera, bai ikastetxean bertan bai kanpoan.
Bekak Eusko Jaurlaritzaren web orriaren bidez kudeatzen dira, eta haiek dira laguntzak emateko edo ez emateko arduradunak. Babilak behar diren izapideak egingo lituzke familiaren batek laguntza horiek eskuratzeko aukera badu.
Onena ikasturtea hasi aurretik izena ematea da. Plaza uda baino lehen gordetzea gomendatzen dugu, gero plazekin arazorik ez izateko, baina urteko edozein unetan eman daiteke izena.
Etorri gu ezagutzera
Haurreskola taldean bisita dezakezu beste familia batzuekin batera egutegian dauden egunetatik aukeratuz.
Banakako ibilbidea nahiago baduzu idatzi iezaguzu info@babilahaurreskola.com.